2016.ko Inauteriak heldu dira!

Rio 2016

Lagun, inauteriak heldu dira!

Gogorregi Konpartsaren bitartez, inauteriak aldarrikapen giroan ospatu nahi ditugu eta, egun honetan, ondo pasatzeaz gain, gure mezua eta nortasuna zabaltzeko erabili izan dugu.

Aurten, Rio de Janeiroko Olinpiadetara joango den Euskal Selekzioaren taldea agurtzeko aukera izango dugu. Otsailaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, kirol ezberdinetan, Euskadiren izenean Rio 2016ko Olinpiadetan parte hartuko duten euskal kirolari ospetsuak babesteko, agurtzeko, argazkia ateratzeko eta autografoak eskatzeko aukera izango dugu.

Egun horretarako, bururatzen zaizun edozein kirolariz,  (igerilari, korrikalari, arraunlari, txirrindulari…) Brasilgo samba dantzariz… mozorroturik etor zaitezke. Euskal kirola babesteko, euskaldunok ondo dakigu zein den bidea. Orain, gaia zehaztuta, zuri dagokizu jantzia aukeratzea; bai bakarka, bai taldekako janzkera ekarri dezakezu. Zenbat eta gehiago, hobeto.

Aukera asko dituzu, Olinpiadetan dauden beste kirol, arratsalde pasa gurekin ospatzeko. Deialdia ahalik eta handiena izatea nahi dugu eta zuri eskaera zuzena egiten dizugu emaitza on bat lortzeko asmotan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude