Etiketaren artxiboa: Aste Nagusia 2008

Aratusteak 2010

aratusteak2010
aratusteak2010
Otsailaren 13an, larunbata,  Gogorregi inauteriak ospatzera animatzen zaituzte Gogorregi Konpartsarekin.
Jaia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Andoni Ortuzarren hizalditxo batekin. Gaia Asterix eta Obelix da, ez ahaztu mozorroa!!

Gogoratu baita ere, arratsaldeko 17:30ean, Berastegi kalean, tostadak banatuko dituela Gogorregik Haitin laguntzeko dirua jasotzeko asmoz, Intermon Oxfamen laguntzarekin.

7 kantu, 7 kaleetatik!

Gabonak bueltan ditugu eta urtero bezela, 7 KANTU, 7 KALE ekitaldia antolatu dugu. Gabon inguruan, gabon-kantak, txokolate jana eta bestelako ekintzak burutzen genituen Bilboko Zazpi kaleetatik zehar. Aurten nobedade bat gehitu diogu eta DJ Xaibor ekarri dugu denok dantzarazteko.

Unamuno plazan, abenduaren 18an, arratsaldeko 19.00etatik.

Erdu gurekin!