Etiketaren artxiboa: Aste Nagusia 2008

-5 egun…

txosna prestatzen

5 egun bakarrik falta dira Bilboko Aste Nagusirako eta gaur hasi gara txosnaren muntaiarekin. Aurten ere eta badira 19 urte Gogorregi Konpartsakideok gure txosna jarriko dugu Bilboko kaleetan, hain zuzen ere Pio Baroja Plazan.

Aurtengo nobedadeen artean, txosnaren margotze lanak “Arte Urbano Derio” gazte taldearen eskutik etorriko da. Bestela ere, inoiz egin ez den nobedadea; Gogorregiren egitaraua, logoa eta abestia bluetooth bidez eskuratzeko aukera izango da txosnan bertan.

Artista ezagunak eta ez hain ezagunak pasatuko dira eskenatokitik, ala nola igandean Patxi Perezen dantzak, astelehenean BPBren perkusioa, asteartean eta Bianatik Besterik Gabe taldea, asteazkenean Balmasedatik Irauli taldea, ostegunean urte lez, Asier Bilbaoren umore showa eta ostiralean Otxote Argia musika taldea.

Horretatik aparte, gauera DJ Franekin musikaz gozatzeko aukera izango da goizeko ordu txikietararte.
Badakizu, Aste Nagusi honetan, zure geltokia: GOGORREGI KONPARTSA!

Egunero Gogorregiren berri emango dizugu zure mugikorrean

Aste Nagusian Gogorregi Konpartsaren informazioa zure telefonoan jaso dezakezu! Harpidetu, eta mezu bat jasoko duzu egunero, gure egitaraua eta berriekin.

¡En Aste Nagusia puedes recibir información de la Konpartsa Gogorregi en tu telefono! Suscribete y recibirás un mensaje diario con nuestra programación y noticias.
Jarraitu Egunero Gogorregiren berri emango dizugu zure mugikorrean irakurtzen