Etiketaren artxiboa: 2010

GOGORREGI SARIA 2010 IÑAKI AZKUNA

bilbo-InakiAzkunaGogorregi Saria, urtero Gogorregi Konpartsako kideek aukeratzen duten pertsona edo erakunde bati ematen zaio,  bere lana eskertu eta aintzat hartzeko. Aurten Gogorregi Saria Iñaki Azkuna Urretari emango zaio,  Bilboren alde egin duen lanagatik.  Ekitaldia Abuztuak 22 eguerdiko 13.00 etan izango da Gogorregikoren Txoznan.

Aratusteak 2010

aratusteak2010
aratusteak2010
Otsailaren 13an, larunbata,  Gogorregi inauteriak ospatzera animatzen zaituzte Gogorregi Konpartsarekin.
Jaia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Andoni Ortuzarren hizalditxo batekin. Gaia Asterix eta Obelix da, ez ahaztu mozorroa!!

Gogoratu baita ere, arratsaldeko 17:30ean, Berastegi kalean, tostadak banatuko dituela Gogorregik Haitin laguntzeko dirua jasotzeko asmoz, Intermon Oxfamen laguntzarekin.