Etiketaren artxiboa: gogorregi

Bikoteen Eguna

Bigarren urtea da, Aste Nagusiko astelehenean gure Miss eta Mister Gogorregi Saria banatzen dugula. Aurten ere Iker izan dugu aurkezle eta esan behar da epaiarentzako oso zaila izan dela aurtengo irabazleak aukeratzea, hautagai asko aurkeztu zirelako. Inportanteena dena den ez da irabaztea, partehartzea baizik eta eskerrak eman beren umore ona taula gainera eraman zuten guztiei. Aurten aukerarik izan ez baduzu parte hartzeko, datorren urterarte itxaron beharko duzu.

Zorionak Maialen eta Denoy Miss eta Mister Gogorregi 2008!!

Asteburu jendetsua, Gogorregin!

Larunbatean 2008ko Aste Nagusiari ongietorria eman genion eta jende asko hurbildu zen Gogorregi 2020ra. Asteburuko gauak musikaz bete genituen, batetik DJ Fran, gauero dago gure txosnan musika jartzen eta horretatik aparte igandean, bi taldeen kontzertuak izan genituen, Auskalo Non erromeri taldearena eta ondoren Contratiempos taldea.

Lehenengo asteburua amaitu da baina oraindik astebete geratzen da, Aurrera Gogorregi!!

Auskalo Non!

AUSKALO NON!

IGANDEA 17, 21.00

Auskalo Non erromeri talde Bizkaitarrak, bere lehen maketa atera du orain dela gutxi. Herriz-herri ibili dira azkenengo hilabeteetan beren erromeri doinuak hara hona eramaten.

Igande honetan, Gogorregira hurbilduko dira suak baino lehen beren dantzarako musika guri erakusteko. Erromeria igande honetan GOGORREGI 2020!!!

Auskalo Nonaren mp3 jaitsi hemen.

Bagatoz!

Muntaketa lanak hasi ditugu dagoeneko eta dena ia prest daukagu larunbatean jaiari hasiera emateko. Pio Baroja plazan izugarrizko giroa izango dugu 16etik aurrera. Egun horretan, herri-bazkari mundiala izango eta ondoren txupinazoa ikustera joango gara Arriaga Antzokiko plazara.Gabaz musika,musika,musika eta  musika gehiago DJ Fran-ekin!!!

Ostegunetik aurrera eta Pio Baroja enparantzara zure eskuko telefonoarekin hurbilduz gero, bluetooth bidez gure jaietako egitaraua jeisteko aukera izango dugu, horrela gure egitarauari buruzko informazio guztia eskura izango duzu.

Etorkizuna gure esku dagoelako, Gogorregi 2020!!