Etiketaren artxiboa: gogorregi

Gogorregi saria, TIBET!!!

Urtero legez, Gogorregi Saria pertsona edo alkarte bateri eskeintzen diogu bere jarduera eta lana eskertzeko. Aurten sari hori, Tibet herriari eman nahi izan diogu, herri bezala dituen eskubideak era baketsuan aldarrikatzeagatik. Saria pertsonalki, Bartzelonako Tibet Etxeko presidente den Thubten Wanchen-i eman zitzaion. Gure artean egon zen larunbatean, bai Gogorregin bai Aste Nagusiko giroaz gozatzen.

Egun berean, Erdizka Lauetan dantza gidatuak izan genituen. Dantzari finak hurbildu ziren Gogorregira beren abilezia erakustera.

Gabaz beti bezala jende mordoa hurbildu zen, DJ Fran-ek jartzen zuen musikaz gozatzera. Zuek zarete benetako Gogorregiren protagonista, gora zuek!!!

Nagusiak protagonista!!

Ezin ditugu gure nagusiak ahaztu eta horregatik ostiralean eurentzako egitarau berezia prestatzen dugu. Batetik, Los 5 Bilbainos taldeak, bere betiko doinuez alaitu zituen Pio Baroja plazako bazter eta txoko guztiak eta nola ez, arratsaldeko ordu horietan, Santurtziko lagunek prestaturiko sardina-jana ederra dastatzeko aukera izan zen ere bai. Hau bai plana, Gogorregi konpartsan!!!!

Gogorregi aurrera

Seiren taldeak ostegunean jo zuen gure txosnan. Gaztea irratian lehenengo postuan asteak eman dituen talde ezagunak, gure artean eman zuen kontzertua. Jende ugari bildu zen folk eta pop musikak uztartzen dituen musika entzun ahal izateko.

Aurretik, Bizkaiko Foru Ahalduna, Kultura Diputatua eta Andoni Ortuzar BBBko presidenteak, barra atzean egon ziren tragoak jartzen.

Asier Bilbao eta bere umore showa

Urteak dira gure lagun den Asier Bilbaok bere show-a ostegunetan egiten zuena baina aurten asteazkenean izan da. Nahiz eta eguna aldatu den, Asierren jarraitzaile sutsuek parada egin dute gure txosnan gaueko 23.30etatik aurrera bera ikusi ahal izateko. Egia esan urtero-urtero bere show-ak alaitu egiten ditu gure Aste Nagusiko gauak. Zenbat barre bota genituen bere eta bere lantaldeko kideekin. Gainera eta amaitzeko, abesti-poupurri bat abestu zuen eta jendeak berarekin abestu zituen.