Gogorregi Eguna

Datorren apirilaren 26an (larunbata) eta Bilboko La Esperanza frontoian, Gogorregi Konpartsak, “Gogorregi Eguna 2008” antolatu duela.

Gogorregi Eguna 2008

Gogorregizale guztiak, egun horretan parte hartzera animatzen zaituztegu, han izango den herri bazkarian izena-emanez edo egun osoan zehar egingo diren ekitaldietan parte hartuz. Gogorregi Konpartsak igorritako egitaraua, honakoxea da:

11.00 AURKEZPENA
11.30 TRIKIPOTEA ALDE ZAHARRETIK
14.30 HERRI BAZKARIA FRONTOIAN ( PAELLA GUZTIONTZAT)
16.30 TXAGU MAGOA
17.30 HERRI KIROLAK GOGORREGIKIDEEN ARTEAN
18.30 SARIA BANAKETA
19.00 ERROMERIA

Bazkariara izen-emateko epea, apirilaren 23 asteazkena izango da eta izen-emateko bidea;

  • info@gogorregi.org
  • 94.403.94.00 (Iñaki)

Izena eman arin leku mugatuak bait daude. Bazkariaren prezioa 7 €.

Beste barik, han ikusiko garelakoan, agur bero bat.

Gogorregi Konpartsa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude