Prentsa oharra- Nota de prensa

gogorregi-prentsaurekoa

Urtero bezala eta 19 dira, Gogorregi Konpartsak bere gunea izango du Pio Baroja plazan Bilboko Jaietako Aste Nagusiaren barruan. Aurten txosnatik aparte, egitarau potoloa prestatu dute konpartsakideek.

Egunero ekitaldiz beteriko programa antolatu dute, eta edade eta gustu guztientzat pentsatua. Gogorregik, jai herrikoiak eta parte-hartzaileak sustatzea du helburutzat. Hori dela eta goizeko 11etatik aurrera irekita egongo den txosnan honako ekitaldiak azpimarratu nahiko genituzke. Larunbatean, jaiei hasiera emango zaie goizean goizetik trikipoteoa eta ondoren txosnan izango den bazkari herrikoi batekin. Igande arratsaldez, PATXI PEREZen euskal dantzekin gozatzeko aukera egongo da.

Asteartean umeen egunean, PIRATAKLOWN ume antzerkia egongo da eta gabaz su artifizialen ondoren Nafarroatik etorritako BESTERIK GABE talde gaztea. Asteazken gauean ere, gazte talde musika bat bisitan etorriko zaigu, Balmasedatik IRAULI taldea. Ostegunean ikurriñaren egunean, omenaldia egingo zaio gure ikurrinari txosna bertan eta egun honetan eta urtero bezala gaueko 12etan ASIER BILBAOren umore showa izango dugu. Ostiralean, gure nagusien egunean betiko kantak OTXOTE ARGIA BILBO taldearen eskutik.

Tartean Gogorregi Saria 2007 banatuko da eta aurten UNAI BASURKOri emango zaio, munduari bira itsasoz egindako lorpenagatik eta gure hiri eta herriaren irudia mugaz gaindik eramateagatik. Aurtengo nobedadeen artean, txosnaren pintaketa ARTE URBANO DERIO gazte taldearen eskutik etorriko da. Bestetik eta txosnara hurbiltzen direnek, BLUETOOTH bidez, Gogorregiren jaietako egitaraua eta abestia jeitsi ahal izango dituzte era erraz batean eta musu-truk. Honetaz aparte, pantaila-haundi bat jarriko dugu, jendearen jaietako argazkiak, bideoak… proiektatu ahal izateko.

Informazio gehiago, Aste Nagusirako Gogorregik martxan jarri duen GOGORBLOG2007an (http://www.gogorregi.org) edo 695.77.18.42 telefono zenbakian.

Gogoratu aurtengo jaietan, hurrengo geltokia; GOGORREGI!

Prentsa oharra (PDF formatuan) – Nota de prensa (Formato PDF)

Iruzkin bat “Prentsa oharra- Nota de prensa” bidalketan

  1. Gaur Deian:

    Gogorregi apoya con su lema festivo el proyecto del Tren de Alta Velocidad para Euskadi
    la comparsa pondrá en marcha un servicio de sms.
    El juego de la tuerca y el tornilloy la actuación del humorista Asier Bilbao serán los platos fuertes.
    Amaia De La Cal
    bilbao.Hurrengo geltokia: gogorregi konpartsa. Con este lema tan sencillo pero a la vez reivindicativo se presenta en Aste Nagusia la comparsa Gogorregi, ubicada en la plaza Pío Baroja.

    El eslogan elegido para este año demanda la necesidad de poner en funcionamiento cuanto antes el Tren de Alta Velocidad. “Sólo oímos comentarios negativos acerca del TAV pero nosotros pensamos que es un punto estratégico para Euskadi, una fuerte apuesta que nos abrirá las puertas hacia un camino más independiente”, declaró Eider Jauregi, miembro de la comparsa.

    Durante Aste Nagusia, en medio de una decoración ferroviaria, la comparsa pondrá en marcha numerosas actividades. Entre las más destacables se encuentran la noche picante, que tendrá lugar el lunes con el popular juego de la tuerca y el tornillo, la actuación del humorista Asier Bilbao, el jueves aportando un “toque marchoso”, y el día de los mayores con bilbainadas y sardinada (viernes 24).

    Además, habrá conexión bluetooth y una pantalla de 3×2 que reproducirá imágenes de la jaia de días anteriores.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude