Etiketaren artxiboa: gogorregi
ASTE NAGUSIA 2022 – EGITARAUA – astelehena 22 GOGORREGI
ASTE NAGUSIA 2022 – EGITARAUA – igandea 21 GOGORREGI
23:00 DJ Markelin
2:00 Mr. KUL & Imanol DJak
ASTE NAGUSIA 2022 – EGITARAUA – LARUNBATA 20 GOGORREGI
PRENTSA OHARRA · Aste Nagusia’22
Gogorregi Konpartsa prest dago datorren astean hasiko den Aste Nagusirako, eta, bi urtez geldirik egon ondoren, Bilbo alaitasunez beteko du berriro. Publiko guztiarentzako jarduerak, musika, elkartasuna, aldarrikapena eta, batez ere, umore ona eta dibertitzeko gogoa ez dira faltako aurten, konpartsako kideek jaietarako sortutako agenda aberatsetan. Egitarau zabaleko jarduera nagusia Boney M talde beteranoaren kontzertua izango da, belaunaldien arteko banda honek disko musika eta funka Pio Baroja plazara eramango ditu, besteak beste, hain arrastatsuak diren ́Sunny ́, ́Ma Baker ́ edo ́Rivers of Babylon ́ bezalako melodiekin.
Gogorregi Konpartsa larunbateko txupinazoa baino lehentxeago hasiko da motorrak berotzen, 150 konpartsakide inguru bilduko dituen herri bazkariarekin. Ondoren, konpartsaren ordezkaritza bat Arriaga Antzokira joango da, Marijaia in situ hartzeko eta beti bereziak izan arren, aurten bereziagoak izango diren jaiei hasiera emateko. Gauean DJ Mister Kul eta Imanolek (23.00etan) lehenengo festa gaua girotuko dute. Igandean egun lasaia izango da DJ Markelin eta DJ Imanolek txosnako kideak dantzan jarri arte (23.00etan). Abuztuaren 22an, astelehena, etxeko txikienei eskeiniko die eguna Gogorregik. Horretarako, 17.00etatik aurrera hainbat jarduera antolatuko ditu, besteak beste, mimo baten emanaldia. Ordu batzuk beranduago, DJ Mister Kul eta Imanol plazara itzuliko dira gai berrienak jartzeko (23.00etan).
Gogorregik elkartasuna eta jaia eskutik joan daitezkeela erakutsiko du berriro, eta abuztuaren 23an, asteartea, bere ohiko egun solidarioa ospatuko du, Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioaren eskutik, eta horiei emango zaie lanaldiko diru-bilketaren zati bat. Fundazioak antolatutako ekitaldiez gain, txalaparta (12: 00etan), Haizea Gomezen kontzertua (16: 30ean), zumba eta DJ Zuaren emanaldia ere izango dira. Ordu batzuk beranduago Gogorregin tradiziozkoa den beste ekitaldi bat izango da: Bizkai Buru Batzarreko kideen barra-txanda, EAJPNVko beste ordezkari batzuekin batera, barnekoak zein instituzionalak, aurretik aipatutako Boney M kontzertuarekin jai-eremua partekatuko dutenak (23.00etan). Hori amaitzerakoan, laurogeiko hamarkadako festa izango da DJ Mister Kulekin.
Abuztuaren 24an, asteazkena, LGTBIQ+ eguna izango da eta eguneko ekitaldia Asier Bibaok eskeiniko du. Ondoren, DJ Ibai Sanchezek bosgarren jaialdiari ginga jarriko dio. Ostegunean, La Salveren eskutik garagardoen dastatzea izango da (18.00etan) eta Gogorregin jada ohikoak diren Mister Kul eta Imanol DJ-ak, gauari amaiera emango diote (23.00etan).
Aste Nagusiko Egun Handian, abuztuaren 26an, gure nagusiek izango dute protagonismoa, sardina-jana eta dantzaldi bat antolatu da horientzat (19.00etan). Beste gau batez, Mister Kulek eta Imanolek gaua girotuko dute (23: 00etan).
Gogorregiren jai-egitaraua abuztuaren 27an amaituko da, larunbatean, Pio Baroja plazan, Aste Nagusiko Skooteradaren bigarren edizioan parte hartuko duten berrogeita hamar bat motorrek egingo dioten harrerarekin. Konpartsak babestutako ekitaldia, S.R.B. Scooter Clubek antolatua, San Mameseko zelaigunetik abiatuko da 09:30etan eta hiriburuko hainbat tokitan geldituko da 15: 00ak aldera Gogorregira iritsi arte. Bazkari herrikoiaren ondoren ohiko mus eta briska txapelketa jokatuko da (17.00etan). Mister Kul eta Imanol DJek jarriko dute, beste behin, amaiera.
Giro ona, hain famatuak diren ´I am Basque´ txapelak edo kalkamoniak eta pegatinak, konpartsaren eskaintza beteko dute.
Gogorregi, espazio segurua
Aurten ere, Gogorregi Konpartsa espazio segurua izango da, emakumeentzako batez ere. Zentzu honetan, erasorenbat edo ziztadarenbat sufritzen duten horiek guztiek “txosnan seguru sentitzeko eta lagunduak izateko” gunea aurkitu ahal ziango dute. “Aste Nagusia beldurrik gabe bizitzeko eta gozatzeko eskubidea dugu; aske izateko eta nahi dugun bezela dibertitzeko eskubidea dugu” dio Gogorregiko bozeramaile batek, baina “hori eragotzi nahi duen inor baldin badago, Gogorregi gune segurua dela gogorarazi nahi dugu; Gogorregiko konpartsakideok aktiboak izango gara berdintasunaren defentsan eta era guztietako erasoak arbuiatzen”.
Zentzu horretan gogorarazi du bilboko konpartsak “Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida”-n ezarritako jarraibideen arabera jardungo duela, “guztiz onartezinak” diren horrelako gertakarien aurrean jarduteko jarraibide espezifikoak ezartzeko. Era berean, Gogorregi Konpartsaren ordezkaritza bat egongo da antolatzen diren gaitzespenadierazpen guztietan, hala ere, “espero dugu eta nahi genuke bakar bat ere ez egotea, eta guztiok espazio publikoa lasai okupatu ahal izatea eta horretaz lasai eta seguru gozatzea”.
Bilbon, 2022ko abuztuaren 18an.
GOGORREGI KONPARTSA