Asteburu jendetsua, Gogorregin!

Larunbatean 2008ko Aste Nagusiari ongietorria eman genion eta jende asko hurbildu zen Gogorregi 2020ra. Asteburuko gauak musikaz bete genituen, batetik DJ Fran, gauero dago gure txosnan musika jartzen eta horretatik aparte igandean, bi taldeen kontzertuak izan genituen, Auskalo Non erromeri taldearena eta ondoren Contratiempos taldea.

Lehenengo asteburua amaitu da baina oraindik astebete geratzen da, Aurrera Gogorregi!!

Auskalo Non!

AUSKALO NON!

IGANDEA 17, 21.00

Auskalo Non erromeri talde Bizkaitarrak, bere lehen maketa atera du orain dela gutxi. Herriz-herri ibili dira azkenengo hilabeteetan beren erromeri doinuak hara hona eramaten.

Igande honetan, Gogorregira hurbilduko dira suak baino lehen beren dantzarako musika guri erakusteko. Erromeria igande honetan GOGORREGI 2020!!!

Auskalo Nonaren mp3 jaitsi hemen.

Bagatoz!

Muntaketa lanak hasi ditugu dagoeneko eta dena ia prest daukagu larunbatean jaiari hasiera emateko. Pio Baroja plazan izugarrizko giroa izango dugu 16etik aurrera. Egun horretan, herri-bazkari mundiala izango eta ondoren txupinazoa ikustera joango gara Arriaga Antzokiko plazara.Gabaz musika,musika,musika eta  musika gehiago DJ Fran-ekin!!!

Ostegunetik aurrera eta Pio Baroja enparantzara zure eskuko telefonoarekin hurbilduz gero, bluetooth bidez gure jaietako egitaraua jeisteko aukera izango dugu, horrela gure egitarauari buruzko informazio guztia eskura izango duzu.

Etorkizuna gure esku dagoelako, Gogorregi 2020!!

Calentando motores!!!

Hamar egun eskas geratzen dira Bilboko Aste Nagusia has dadin. Gogorregin ia-dena prest daukagu jaiari hasiera emateko ( oraindik ere aitortu beharra dago, gauza batzuk lotzeko geratzen direla).

Aurtengoa, 20. urteurrena izango da gure konpartsarentzat, hori dela eta esfortzu eta lan haundia egin dugu ekitaldi eta txosnaren itxurari aldaketa berriztatu bat emateko.
Aitzakiarik ez daukazu, Gogorregin ikusiko dugu elkar!!!

Quedan escasamente 10 dias para que de comienzo la Aste Nagusia 2008 y todo esta casi listo para la fiesta en la comparsa Gogorregi. Este año, y ya van 20, nos hemos esforzado al máximo para tener mas actividades, mas novedades y mas diversión en nuestra txosna.
Jarraitu Calentando motores!!! irakurtzen

Gutxiago falta da Aste Nagusirako!

Gutxiago falta da 2008ko Aste Nagusirako.Gogorregi Konpartsa lanean ari da aurtengo jaietarako ekitaldiak prestatzen, momentuz ez dugu gaia eta leloari buruzko argibiderik emango baina gutxi barru ikusi ahal izango duzue, lasai egon. Aurten nobedade asko izango ditugu gure txosnan, iaz ere asko eduki genituen baina aurten gehiago ere ikusiko dituzue!! Animo, gutxiago falta da Aste Nagusirako!!
Kartela