Spock Party!!!

Etorri Gogorregi Konpartsarekin karnabalak ospatzera, larunbata 21ean!!!. Zure Star Trek mozorroa ekarri beharko duzu eta ondoren Aralar Tabernan, ihauteri jai ” Spock party” antolatu dugu!!

Celebra con Gogorregi los carnavales el sábado 21! Trae tu traje de Star Trek para la fiesta que celebraremos en el Bar Aralar en la “Spock party” eta gora karnabalak!!!!

Y para que tengas una idea de como disfrazarte…. BEGIRATU HEMEN

Gogorregi saria, TIBET!!!

Urtero legez, Gogorregi Saria pertsona edo alkarte bateri eskeintzen diogu bere jarduera eta lana eskertzeko. Aurten sari hori, Tibet herriari eman nahi izan diogu, herri bezala dituen eskubideak era baketsuan aldarrikatzeagatik. Saria pertsonalki, Bartzelonako Tibet Etxeko presidente den Thubten Wanchen-i eman zitzaion. Gure artean egon zen larunbatean, bai Gogorregin bai Aste Nagusiko giroaz gozatzen.

Egun berean, Erdizka Lauetan dantza gidatuak izan genituen. Dantzari finak hurbildu ziren Gogorregira beren abilezia erakustera.

Gabaz beti bezala jende mordoa hurbildu zen, DJ Fran-ek jartzen zuen musikaz gozatzera. Zuek zarete benetako Gogorregiren protagonista, gora zuek!!!

Nagusiak protagonista!!

Ezin ditugu gure nagusiak ahaztu eta horregatik ostiralean eurentzako egitarau berezia prestatzen dugu. Batetik, Los 5 Bilbainos taldeak, bere betiko doinuez alaitu zituen Pio Baroja plazako bazter eta txoko guztiak eta nola ez, arratsaldeko ordu horietan, Santurtziko lagunek prestaturiko sardina-jana ederra dastatzeko aukera izan zen ere bai. Hau bai plana, Gogorregi konpartsan!!!!