Etiketaren artxiboa: berdintasuna

ASTE NAGUSIA 2022 – LGTBIQ+ eguna

ABUZTUAK 24 · LGTBIQ+ eguna
 
Aste Nagusiko asteazkenean, LGTBIQ+ eguna ospatuko dugu Gogorregin. Arratsaldean zehar, kolektibo honen aldeko ekintza desberdinak izango ditugu. Gainera, gauean, Asier Bilbaoren showa izango dugu eta ostean Ibai Sanchez DJa egongo da gurean. Ez galdu!
 
Egun gutxi geratzen dira Aste Nagusirako, zure zain egongo gara, betiko lekuan!
ETORRI!

ASTE NAGUSIA 2022 – Egun solidarioa

ABUZTUAK 23 · Egun solidarioa
 
Aurten, Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioa-ren aldeko eguna izango dugu Gogorregin. Egunean zehar, Fundazioak antolatutako tailer desberdinak izango ditugu. Horretaz gain, zumba klaseak eta Zua DJa edukiko ditugu gurean.
 
Egun gutxi geratzen dira Aste Nagusirako, zure zain egongo gara, betiko lekuan!
ETORRI!