admin-(r)en bidalketa guztiak

Konpartsero Eguna 2015

Gogorregi_konpartseroEguna

2015eko Aste Nagusirako giroa berotzen joateko asmoz, aurten ere, Gogorregi konpartsatik “Konpartsero Eguna” antolatuko dugu. Uztailaren 4rako egun osoko egitaraua prestatu dugu. Haur, heldu, gazte, konpartsero edo lagunak, Arenalean, batzeko parada itzela izango da.

Egitaraua
12:00 Familia argazkia
12:00-14:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak
13:00 Triki poteoa
14:30 Bazkari herrikoia. Arenal plaza.
16:00-18:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak
18:30 Jai amaiera DJ-Animazioa

Herri bazkarian parte hartu nahi baduzu gogorregi@gmail.com helbidera idatzi dezakezu.

I am Basque Fest

flyer

 

Evento, eventazo para el viernes 15 de mayo en La Ribera.
A partir de las 19 de la tarde, la mejor selección musical del botxo, con bebidas en barra a precios populares y pintxos.

The Big Wave Band se currará un repertorío de grandes existos del R&R y Lourdes Madow, Madel, Dino Velvet, La Indieteca y Penny Lane echarán el resto en la cabina de La Ribera.

Entrada gratuita

¡¡¡Animate!!!

Adi! Adi! Adi!

Jai paregabea egingo dugu maiatzaren 15ean, ostirala, “La Ribera” tabernan.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, botxoko musikarik onena, edariak prezio barregarrian eta pintxo eta mokadu gozoak.

The Big Wave Band taldeak R&R abestirik ezagunenetakoak eskainiko dizkigu eta Lourdes Madow, Madel, Dino Velvet, La Indieteca eta Penny Lane-k beren onena emango digute La Ribera-ko kabinatik.

Sarrera DOAN

Animatu!

Inauteriak 2015

Kartel berria

LARUNBATEAN, DENOK BILBORA!!

Ihauteriak direla eta, Gogorregi Konpartsak eta Gaztetxoen Koordinakundeak, Bilboko Udala, Bilboko Konpartsak eta hostalariekin batera antolatu dugun ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.

Asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira gune ezberdinetan zehar, aurten ihauteriak hiriburu osora zabaldu nahi izan ditugulako, hiritarron parte hartzea suspertzeko asmoz.

Gaztetxoen Koordinakundeak eta Gogorregi Konpartsak, Albian egongo den gunera 18:00etan hurbiltzeko deia luzatu nahi dizuegu. Bertan, “Sardina freskue” ikuskizuna izango dugu haur, gazte eta helduentzako aproposa dena. Eta ondoren, urtero bezala, festa izango da!!

Ofizioez mozorrotuta etortzera animatzen zaituztegu!! Eta gogoratu, ondo pasatzea dela dugun helburu bakarra!!