Gogorregi Konpartsero Eguna Uztailaren 5ean

Bilboko Aste Nagusia bertan daukagu eta konpartsakideok indarrak hartu beharrean gaude. Nagusi eta gazte, ume zein heldu. Denok elkarrekin jai giroan Aste Nagusiari ongi etorria eman nahi diogu. Lagunen artean giro onean egun pasa ederra proposatzen dizuegu honako honetan. Horretarako, garai batean egiten genuen Gogorregi Eguna antolatu dugu. Goizetik hasi eta gaueko ordu txikiak arte, elkarrekin bizitakoak gogoratu eta etortzekoak direnei ateak irekiko dizkiegu.

Hori dela eta, Gogorregi Konpartsak uztailaren 5erako antolatu duen Konpartsero Egunera gonbidatu nahi zaitu.

Egitaraua:

12:30 Argazkia (Albia Lorategian)

13:00 Triki poteoa

14:30 Bazkari herrikoia (La Esperanza frontoian) 5€

15:30 Umeentzako tailerrak

17:30 DJ-Animazioa

Etorri nahi izanez gero info@gogorregi.org edo 666 972 127 zenbakian jakinarazi.

Zuen zain gaude!! eta kamiseta jantzita ekarri!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude